XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bisita dezakezu

Antzinako oinatzen bila

Logroño pasata, 37 kilometrotara Zaragozara bidean, errepide nagusia utzi eta C-123 kaminoa hartuz, Arnedora ailegatuko gara.

Herri honetatik hurbil Cidacos izeneko ibaia igarotzen da.

Ebroren ibaiadar honek aintzina zingira zen leku batetik pasatzen da eta dinosauruen oinatz fosilen arrasto ugari geratu dira markatuta bertan, gizakiaren historiaren aldi diferentetako beste hainbat testigantzarekin batera: galtzada erromatarrak, bainuetxeak, eta abar.

Arnedotik, C-115 kaminoa hartuta, Arnedillora helduko gara.

Hemendik Encisora bitartean, eta baita Soria aldera pittin bat sartuta ere, aintzinateko aztarna ugari gordetzen dituen eskualde bat dago, non dinosauruen oinatzak, landare fosilizatuak, eta beste hainbat testigantza aurki daitezkeen.

Guztira hamabost bat kilometroko bidea da, eta ibiltzeko erosoa ez bada ere, esan behar da, dauden aztarnengatik duen interesaz gainera, oso inguru polita dela eta merezi duela bisita txiki bat egitea bertara.

Inguruko herri txikietan, El Villar-en, Navalsanz-en,..., eta Enciso herrira iritsi aurreko bost kilometrotan oinatzak garbiagoak dira.

Denbora piska bat hartuz, eta zorte apur bat izanez gero, espezie askotako oinatzak aurki daitezke: Brontosauruarenak, Trizeratopsenak, Iguanadonenak,...